Benoìt Broisat artistaren Le musée imaginaire erakusketa zabalik da Bizkaiko Foru Aldundiko rekalde Aretoan azaroaren 23ra bitartean. Erakusketa Mapamundistas 2014 edizioaren esparruan eta Bilboko Institutu Frantsesaren laguntzaz gauzatu da.
Benoît Broisatek (Bonneville, Frantzia, 1980) arreta berezia egiten dio munduak gure begi aurrean agertzeko duen moduari. “Inguruan ditugun leku eta objektuei buruz prestatzen ditugun irudi mentalak ezagutu nahi ditu. Ildo horretan, bere lanak leku bat irudikatu nahi duen kartografo baten lanarekin du antza”.
Artistaren proiektu berriak André Malrauxen Le musée imaginaire (Alegiazko museoa) testutik jaso du izenburua. Artistak artelan unibertsalek gure gogoan uzten duten aztarna ikertu nahi du; zein izan den emozio eta gogoeta, pertzepzioa eta lekuari lotutako irudia. Benoît Broisati gehiago interesatzen zaizkio objektuetatik abiatuta sortzen ditugun irudikapenak objektuak baino. Hortaz, irudiak hartzen ditu bere oroimenetik, eta, gero, arkitekturak eta objektuak hiru dimentsioetan sortzeko erabiltzen ditu.
Benoît Broisat Parisen bizi da, eta bertan lan egiten du. Bere laneko unitatea kontzeptualagoa da, formala baino. Era askotako baliabideak erabiltzen ditu, adibidez, bideoa, instalazioa, marrazkia, zenbakizko irudia… sarritan, proiektu hibridoei eta polimorfoei lotuta.