Nontzeberri

Beñat Irasuegik “Eremuz Kanpoko Sotoan” parte hartuko du gaur

“Eremuz Kanpo” Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zeina zinearen inguruan ardazten den. Irratian ez ezik, Pop Pilulak fantzinean ere idatzi dute eremuz kanpo diharduten bi kideek. Bada, orain, Eremuz Kanpoko Sotoa ondu dute; hau da, hilero Bilboko Kafe Antzokiko goiko solairuan egingo duten emanaldia.Gaur, hain justu, Beñat Irasuegik (Errenteria 1978) gidatuko du saio hori, 19:30ean.

“Estrategiaz ariko da Beñat, medio gutxirekin deskonposizioan diren egiturei aurre egiteko moduez. Txikitasunetik gauza asko egin baitaitezke, baina betiere pazientzia estrategikoa landuz gertakizunak probesteko gai bagara. Entziklopedia Britainiarra, PKK gerrillak, Erdi Aroko itsas errepublikak, ekonomia sozial eraldatzailea, War Games… denak lotzeko gai izango dela dio”.

Informazio gehiago: kafeantzokia.eus.

Exit mobile version