Tchaikovsky National Ballet Bilboko Euskalduna Jauregian izango da urtarrilaren 3an, Beltxargen Aintzira dantza klasiko ikusgarria egiteko.
Tchaikovsy National Balletek Beltxargen Aintzira dantza klasikoaren unibertso fantastikoa eramango du Bilbora, “dantza akademikoaren tradizioari eta izpiritu garbienari” men eginez , ekoizpen izugarri batekin. Marius Petiparen jatorrizko koreografia klasikoak Odette printzesaren eta Sigfrido printzearen maitasun istorio liluragarria kontatzen du. Rothbar azti gaiztoaren sorginkeriak beltxarga bihurtuko du erregina gaztea. Neska gazteak gauez bakarrik berreskura dezake bere giza forma, eta betiereko maitasuna agintzen dionak bakarrik askatuko du gaiztakeriatik.
Eszenatoki gaineko gertakarien bilakaeran, Tchaikovskyren musikaren indarrarekin eta balletaren errepertorioko dantzari bik egiten duten zortzi minutuko birtuosismoa eta bikote-teknika eta keinu liluragarrienekin publikoa zoratzen da.
Beltxargen Aintzira lau ekitalditan egituratutako ballet-ipuin bat da, Bolshoi Antzokiak eskatu zuena 1875ean eta 1877an estreinatu zena. Piotr Ilich Tchaikovskyk konposatu zuen musika, eta bere lehenengo balleta izan zen.