Nontzeberri

Beijing Dance Theatre konpainia arituko da Donostian

Beijing Dance Theatre antzerki eta dantza konpainiak bere zuzendari artistikoa eta koreografoa den Wang Yuanyuan-en Harvest eta Anthony Egea frantziar koreografo gonbidatuaren Middle ikuskizunak aurkeztuko ditu gaur, apirilak 11, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Wang Yuanyuan-ek bere ibilbidean egin dituen pieza labur azpimarragarrienen sorta interesgarria da Harvest. “Koreografia-bidaia bat, hamar urteko sortze-lanean”.

Bestalde, Middle lana dantza klasikoaren, hip hop-aren eta tai chi-aren arteko uztarketa da. “Dantza klasikoa eta hip hop dantza, Yin-a eta Yang-a bezala, eraldatu eta transformatu egiten dira. Tai Chi-ak, berriz, hirugarren osagaiak, bien arteko oreka sinbolizatzen du”.

Lan horrek Egearen unibertso exotikoa islatzen du, Mendebaldeko eta Ekialdeko adierazpenak batuz, hala nola, Txinako opera, tenpluak eta jainkoak.

Exit mobile version