Gaur, ekainaren 4an, goizeko 12:00etan, eta Bilboko Liburu Azokaren programazioaren barruan, Pello Varela eta Juan Suárezen MO Behi euskaldun baten memoriak (Pamiela) eleberri grafikoaren aurkezpena egin da. Bertan ere Bernardo Atxaga idazlea izan da.
“MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu?”
MOren bizitza jasotzen duen Behi euskaldun baten memoriak liburua Bernardo Atxagak plazaratu zuen 1991n, eta milaka irakurle izan ditu handik hona. Gainera euskal literaturako klasiko garaikidea den lan hori hainbat hizkuntzetan irakur daiteke gaur egun ere.
Orain, estreinakoz, eleberri grafikoan datoz behiaren memoriak.
Juan Suárezek ilustrazioak egin ditu. Komikigintzan eta tatuajegintzan aritu da, bi dizplina horietara eramanez Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean Arte Plastikoak ikasi bitartean jasotako ezagutzak. Kolonbiako Gorgona, Dr. Fausto eta Ficciorama aldizkarietan argitaratu ditu ilustrazio eta komiki-lanak. Bere lehen eleberri grafikoa da hau.
Pello Varela ikus-entzunezkoen munduan aritu da. Donostiako Zinemaldian eta beste jaialdi batzuetan parte hartu. Kritikari gisa ere aritu da, eta jardunaldiak, tailerrak eta jaialdiak antolatu ditu. 2004an, Sugeak txoriari begiratzen dionean ipuina pantailara eramateko asmotan zebilela, Bernardo Atxagaren ezagutu zuen. Bi hamarkada geroago, berriro elkarrekin dira orrialde hauetan.