Irailaren 24tik abenduaren 10era bitarte, Iruñeko Ziudadelako Arma aretoan, Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara kultur proiektu feministaren hirugarren edizioa egingo da. Hilero saio bat antolatuko da.
Programa gaur, irailaren 24an, hasiko da, 19:00etan, Traducción literaria: revelar con mano invisible (Literatura-itzulpena: esku ikus(ezin) batez errebelatzea) saioaren eskutik: Regina López Muñoz eta Lucia Barahona literatura-itzultzailea bilduko dira bertan.
Urriaren 15ean, Periodismo Cultural: construir un horizonte de atención (Kultura-kazetaritza: arreta-horizonte bat eraikitzea) topaketa antolatu da Marta Echeverría kultura-kazetari nafarrarekin eta Aloma Rodríguez idazlearekin. Laura Puy Muguiro kazetari nafarrak gidatuko du topaketa.
Azaroaren 14an,14:00etan, ironia, umorea eta genero-ikuspegia zabaltzen dituen Bombificadas izeneko podcast kulturala egingo da zuzenean. Bertan, Samantha Hudson artista eta María Barrier eduki-sortzailea arituko dira.
Azkenik, abenduaren 10ean, Crítica cinematográfica: la subjetividad que crea comunidad (Kritika zinematografikoa: komunitatea sortzen duen subjektibotasuna) izenburupean arituko dira Pepa Blanes Cadena Ser irratiko Kultura saileko burua eta María Guerra zuzendari eta sortzailea. Belén Galindok egingo ditu moderatzaile lanak.
