Nontzeberri

“Begirada dibergenteak: shakkei ukitu bat” erakusketa, Leioan

Bosteko erakusketa ibiltari honen hogeita hirugarren edizioa Kultur Leioako erakusketa-aretoan dago ikusgai azaroaren 17tik abenduaren 6ra bitartean, eta ondoren Arrigorriagako Erakusketa Aretoan amaituko du bere ibilbidea, abenduaren 10etik 30era.

Begirada dibergenteak: shakkei ukitu bat izenburupeko erakusketan Javier Landerasen argazkiak, Laura San Juanen margolanak eta Mikel Lertxundiren eskulturak biltzen dira, eta sortzaile horietako bakoitzaren ikuspegi dibergentetik abiatuta “shakkei edo mailegatutako paisaia kontzeptu japoniarraren inguruko berrirakurketa bat sortzen da; kontzeptu horren arabera lorategi txikiak proiektatzen dira, baina lorategiaren espazio hutsera mugatzen diren funtzioak integratzeko aukera gaindituz elementu mugakideak ere atzematen dituztenak, hala nola tenpluak eta inguruan izaten duten naturaren ezaugarriak”.

Javier Landerasen (Bilbo, 1965) kasuan, japoniar lorategien hainbat argazki erakusten dira, Shironi Hana (2008) eta Kyoto Rikyu (2008-2012) serieen kasuan bezala. Laura San Juanen (Donostia, 1963) kasuan, naturarekin lotutako proposamenak daude; gutxieneko egituren gainean eta pintzelkada txikiz  egiten du lan fabrika-jarduketarekin eta sumi-e pinturarekin lotutako teknikekin. Azkenik, Mikel Lertxundiren (Berriatua, 1951) piezak  erakusten dira, ekialdeko kulturekiko urrunagoko begiradarekin baina, era berean, estetika horretara hurbiltzea lortzen dutenak.

Diogun bezala, Bosteko erakusketak Arrigorriagako Erakusketa Aretoan amaituko du bere ibilbidea, abenduaren 10etik 30era bitartean.

Arrigorriagako Udalak, Basauriko Udal Kultur Etxeak, Getxoko Erromo Kultur Etxeak, Leioako Udala-Kultur Leioak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako Bosteko erakusketa ibiltariak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Exit mobile version