Gero eta hurbilago dago Durangon azaroaren 10etatik 29ra burutuko den V. Begira Photo ekimena. Nazioarteko topaketa honen hasierako urratsak ematen ari dira dagoeneko, Gara Somos ekimenarekin.
Proiektu parte-hartzaile honetan, Ros Boisier artista txiletarrak, Gara argazkigintzaren egitasmoa landuko du, datozen egunotan Durangon. Erretratuen bidez, artistak lurraldekotasunaren, deserrotzen eta migrazioen kontakizunak lotzen ditu.
Ros Boisierek eta Leo Simoesek herri desberdinetan egin dituzte hainbat argazki, eta Hego Amerikatik Durangora etorri dira gauza bera egitera. Datozen egunotan, Boisierek, Simoesek eta beste hainbat argazkilarik kaleko jendeari erretratuak egingo dizkiote Durangon.
Gero honen emaitzak V. Begira Photo ekimena barruan ikusi ahalko dira.