Nontzeberri

Begibistan film laburren jaialdian parte hartzeko epea zabalik da

Begibistan film laburren lehiaketan parte hartu nahi duten zinemagileek euren lan laburrak bidali beharko dituzte martxoaren 21a baino lehen. Horretarako, pelikula bakoitzeko DVD bat igorri beharko da honako helbide honetara: BEGIBISTAN 11. Amurrioko Bosgarren Zine Astea. Godamiturri 4, 1. C. 01440 Izarra. Araba.

Lanok gehienez 25 minutuko iraupena izango dute eta DVDarekin batera izen-emate fitxa beteta, filmaren hiru argazki, eta zuzendariaren beste bat bidali beharko dira.

Ofibistan sekzio ofizialerako aukeratuko diren filmek 300 euro jasoko dute. Horrez gain, aurten sekzio berri bat inauguratuko dute: Infobista. Atal berri horretan Ofibistan aukeratu ez diren lanak jasoko dira eta sari propioak izango ditu. Lehenengo sariak 300 euro eta txapela jasoko ditu, eta bigarrenak 200 euro eta txapela.

Begibistan jaialdiak bidalita

Exit mobile version