Nontzeberri

Beat Junkies hip hop disko jartzaile estatubatuarrak arituko dira Oñatin

Beat Junkies munduko disko jartzaileen talde garrantzitsuenetarikoa da. Hala, Oñatin izango diren Dj Rhettmatic, Dj Babu eta Dj Shortkut artistez gain, Dj´s What?, Mr. Choc, Icy Ice, Curse, eta D-Style hip hop artistek ere parte hartzen dute.

Oñatiko Gaztelekuan izango diren hiru disko jartzaileek, gainera, bakarkako ibilbide luzeak egin dituzte. Esaterako, Dj Rhettmatic Visionaries-eko taldekidea da.

Hiru disko jartzailea estatubatuarrekin batera estatuko dancehall panorama astintzen ari den Novato artista izango da. Kontzertu akustikoa eskainiko du eta King Konsul kantari gipuzkoarraren laguntza ere izango du.

Radiationek bidalita

Exit mobile version