Nontzeberri

“Beantatuz” edo Tolosako grafittia

Urteetan zehar Tolosako graffiti erakusketa izan dena, 2010. urteaz geroztik Beantatuz izenpean aurkezten da. Oraingo erakustaldia, formatu handiko muraletara bideratzen da, atzerriko zein gertuko artistekin kolaboratuz.

2013ko ekitaldia, ekainaren 14tik 18ra luzatuko da, eta ekainaren 15ean egun zentrala izango da, izan ere, Inwoko artistak (1977, Donostia) Triangulo plazan pintura tailer irekia gidatuko du egun horretan, goizeko 10:00etatik 13:30era.

Jaialdian honako artistak ere izango dira lanean: Above (1981, Kalifornia); Hyuro (Argentina), Pau Quintana Jornet (Txile), Txori•A (1978, Donostia), Ruina, Kid Chalao (1983, Aranda de Duero) eta Chylo.

Egun hori nila gauzatuko den jakina nahi baduzue  www.tolosabeantatuz.blogspot.com webgunean begiratu ahal duzue.

Exit mobile version