Nontzeberri

BBTXko azken finalaurrekoa, Lemoan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa azaroaren 25ean,  larunbatean, izango da Lemoako udal kiroldegian. Hortaz, txapelketaren azkenengo zita izango da final handiaren aurretik. Saio horren ostedan osatuko da finalisten zerrenda.

Egun horretan, sei bertsolari arituko dira norgehiagoka: Aissa Intxausti Aburruza, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Josune Aramendi Perez, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas, eta Onintza Enbeita Maguregi.

Joateko asmotan bazabiltzate, adi!, Lemoako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko.

Exit mobile version