Nontzeberri

BBK Mendi Film jaialdiaren sail ofizialean izena emateko deialdia

Irailaren 5era bitartean duzue epea BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2026ko sail ofizialean izena emateko epea.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia (MENDI FILM) jaialdiaren 19. edizioa Bilbon egingo da abenduaren 4tik 13ra arte.

Betiko legez, mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia… eta lan horiek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak izango dira.
Parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu, eta haietako bakoitzari dagokion izena emateko inprimakia betetzea ezinbesteko baldintza da.

Sari Nagusia, Eguzkilore garaikurra eta 6.000 euro dira.

Hautatutako filmak behin edo bi aldiz eskainiko dira  abenduaren 4tik 13ra. Film sarituak abenduaren 13an eskaini ahalko dira, hartarako propio egingo den saioan.

Betebeharreko baldintza guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version