BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 15. edizioa abenduaren 9tik 18ra egingo da, eta bertan lanak bidaltzeko epea zabaldu du irailaren 15era arte.
Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkeztu ahalko dituzte, mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak (mendi kirolak, eskia, alpinismoa, eskalada, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura,…) jorratzen dituzten filmekin.
2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.
Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute Eguzkilore edota Txalaparta garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 24.000 euro banatuko dira.
Joan den urtean, 192 pelikula erregistratu ziren, jaialdiaren ibilbidean sekula izan den kopururik handiena, eta horietarik Sail Ofizialerako 52 hautatu ziren.
www.mendifilmfestival.com webgunean aurkituko dituzue xehetasun guztiak.