Nontzeberri

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdia hastear da

Abenduaren 5etik 14ra arte, 10 egunez, mendiko Kultura hauspotuko du berriz BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiak.

Aurtengo Mendi Filmen egoitza bakarra izango da, eta Euskalduna Bilbaon egingo dira emanaldi eta jarduera guztiak. Berrikuntza da, baita ere, Hasiera Ekitaldia larunbatean egitea, ostiralean egin beharrean.
Abenduaren 6an, 19.45etik aurrera, hitzordu berezia izango da: Juanito Oiarzabali buruzko pelikula estreinatuko da orduan, Javier Álvaro Palomaresek ondu duena.

Baina horretaz gain, Euskalduna Bilbaoko aretoetan 55 pelikula ikusiko dira, horietako 45 Sail Ofizialean, eta beste hamarrak lehiaz kanpoko Zabalandi sailean.

Euskal egileek 12 pelikula aurkeztuko dituzte aurten Mendi Filmen: Aldabide – Jon Mendizabal; Cantos Y Flores – Julen Elorza; Errio – Ibon Gaztañazpi; Harri, Orri, Arkatz – Jon Herranz; Itsasora – Mikel Urdangarin; Izarren Zaunka – Nagore Eceiza; Natura Fugit – Jesus Mari Lazkano; Sinkronia – Gorka Ipiñazar, Haizea Huegun; Sustraiak, Raíces Perdidas – Luis Arrieta; The Road We Never Rode – Iñigo Lamana; Tras La Huella Noruega – Unai Jaureguibeitia; eta Un Día al Año – Alfonso García.

Mendi Film jaialdiak 24.800 euro banatuko ditu, 12saritan banatuta. Eta Iñigo Aristegui artista donostiarrak sortutako garaikurrak jasoko dituzte irabazleek.

Aurten, Edurne Pasaban komikia kaleratu da, Sua Argitaletxeak eta Mendi Filmek elkarrekin abiaturiko bilduman, euskal mendizaletasunean giltzarri diren uneak eta pertsonaiak nabarmentzeko.

Hortaz, mendiari buruzko makina bat kontu egunotan, guztiak egunez egun: Mendi Film

Exit mobile version