Nontzeberri

BBK Livek Bilbo zaharra hartuko du ekainaren 10ean

BBK Live jaialdia Bilbo Zaharreko kale eta plazetan zabalduko da ekainaren 10ean, egun osoko Hirian jaialdiaren bidez. Hala, bost eszenatokitan, makina bat talde ikusi ahalko dira, gehienak Euskal Herrikoak eta estatukoak.

Hala, Mariaren Bihotza plazan lehenengo agertokia izango da, eta hauexek joko dute: Le Parody, 12:00etan; Forastero, 14:00etan; Sorkun, 16:00etan; Ocellot, 18:00etan; Omar Souleyman, 20:00etan eta Novedades Carminha, 22:15ean.

Bigarren eszenatokia La Ribera Plazan izango da: Ene Kantak, 13:00etan; Iseo & Dodosound, 15:00etan; Petit Pop, 17:00etan; Papaya, 19:00etan eta Triángulo De Amor Bizarro, 21:00etan.

Hirugarren oholtza, Castillo Jeneralaren kalean egongo da: Crudo Pimiento, 12:30ean; Bigott, 14:30ean; Bejo, 16:30an; Fee Reega, 18:30ean eta Perro, 20:30ean.

Laugarren oholtza, Peso Neto tabernaren inguruan izango da: Amorante, 12:45ean; Oerlita, 14:45ean; Chiquita y Chatarra, 16:45ean; Kaixo, 18:45ean eta Niña Coyote Eta Chico Tornado, 21:45ean.

Azkenik, bosgarren agertokia Martzana Moilan izango da: Sailor & I Dj Set, 12:00etan; Álvaro Cabana, 16:00etan; Dave P, 18:00etan eta Marvin & Guy, 20:30ean.

Informazio gehiago: bilbaobbklive.com.

Exit mobile version