BBK Jazzaren zortzigarren erakustaldia izango da azaroaren 24an eta 25ean, eta bertan, euskal jazzaren talentu berriak oholtzara igoko dira.
Bihar bertan, azaroak 24, hasiko dira kontzertuak Noa Lur-ek bere Trouble Maker lan berriaren aurkezpenarekin. Bere musikak groove, europar soinu eta bere euskal sustraietan oinarrituriko soinuz eta soinu esperimentalak nahasten ditu maisutasunez. Horren ostean, Javier Colinaren txanda izango da. Bera kontrabaxu-jotzaile onenetakoa da eta bere ibilbidean jazz-musikari handiekin jo du.
Bigarren eguneko saioa Abraham de Roman Sextet taldearen kontzertuarekin hasiko da; saxofoi-jotzaile eta musikagile honek bere lehen diskoa aurkeztuko du: Soñar. Esan behar da, musikari honek BBK Jazz Sarietan Bultzada saria irabazi zuela iaz. Geroago, Jon Robles 5tet-ek emango dio amaiera zikloari. Euskal saxofoi-jotzaile eta musikagile honek etorkizun handia du nazioartean eta saxo jazzaren erreferentea da Katalunian.
Kontzertuez gain, VIII. BBK Jazz sariak (Instrumentista Onena, Disko Onena, BBK Bultzada eta Deia Sari Berezia) ere banatuko dira.