Ekainaren 23 eta 24an, Bilbao Arenan, musika onenarekin gozatzeko aukera eskainiko du BBK Bilbao Music Legends Festek.
Makina bat talde mitiko entzuteko abagunea izango da: Chris Isaak, Kalifornian (AEB) jaiotako rock & roll abeslari eta musikagilea jaialdian izango da. Horrekin batera honako hauek ere arituko dira jo eta su: Scorpions hard rock eta heavy metal taldeko lider izandako Uli Jon Roth musikagile eta gitarra-jotzaile ospetsua; Nikki Lane country-rock abeslari eta konpositorea; Willis Drummond rock talde euskalduna; Vargas Blues Band, Stoner Night bere azken lana ekarriko duena; Luke Winslow-King ekoizle eta konpositore estatubatuarra, Mississippiko Deltako bluesa, folk musika eta erroetako rock & rolla uztartzen dituen musika eklektikoa, eta The Cult, The Waterboys, Canned Heat, Lorelei Green, Sua eta The Daltonics,….
Bihar hasiko da jaialdia, eta musika ederra lau hazietara barreiatuko da.