Nontzeberri

“Bazter Fest”, emakumeak eta hip hopa

Larunbatean, Bazter Fest jaialdia egingo da Bilborock aretoan, 19:00etatik aurrera. Ekimena emakumeen eta hip hoparen arteko harremanari lotuta jaio da, eta Eskina Femeninak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak ondu dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “jaialdiaren helburua bikoitza du: Bilboko Ibaiondoko barrutian dauden kultur eta gizarte arloko ekimenak ezagutaraztea eta bultzatzea, alde batetik; eta emakumeek hip hopean egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea, bestetik”.

Hauxe izango da Bazter Fest jaialdiaren egitaraua: 19:00etan, Stencil tailerra Hibernando Estudios eta MarifxAriasen eskutik; 20:00etan, mahaingurua: Raparen estetika; eta 21:00etatik aurrera kontzertuak.

Emanaldion harira, ondokoak izango dira agertokian: Natsu Monk (Irun); La Ziega (Galizia); Miss Maiko (Kanariar Irlak); Starr (Madril); Zeidah (Bartzelona) eta EH Sistah System. “Azken ekitaldi horretan, Txankleta disko jartzaileak emakumezko MC-en itzuli bat gidatuko du. Emanaldi horretan, besteak beste, La Basu eta Aneguria artistek parte hartuko dute”.

Exit mobile version