Nontzeberri

Baztan-Bidasoko Bertsopaper Lehiaketa

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita zortzigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Bertsoak  apirilaren 6tik 16ra arte aurkezten ahal dira

Sariketa Baztan-Bidasoan bizi direnentzat da. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta beste lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik. Libreak dira gaia, doinua eta neurria

Parte-hartzaileak lau kategoriatan banatuko dira:
A kategoria: 2014an edo ondotik jaiotako haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa etra 50 euro (lehenbizikoa), eta trofeoa eta 30 euro (bigarrena).
B kategoria: 2011tik 2013ra sortutako gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa  eta 100 euro (lehenbizikoa), eta trofeoa eta 70 euro (bigarrena).
C kategoria: 2007tik 2010ra jaiotako gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 150 euro (lehenbizikoa), eta trofeoa eta 120 euro (bigarrena).
D kategoria: 2006an edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 200 euro (lehenbizikoa), eta trofeoa eta 150 euro (bigarrena).

Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira: paperean helbide honetara bidalita: Berako Udala, Baztan-Bidasoko XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa, Herriko etxeko plaza, 1, 31.780 BERA (Nafarroa). Eta emailez: kultura@bera.eus

Sariak maiatzaren 16an banatuko dira Berako kultur etxean.

Exit mobile version