Baztan-Bidasoako hogeita zazpigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat.
Jatorrizko, argitaratu gabeko eta beste lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria. Bertsoak maiatzaren 21era arte aurkeztu ahal dira.
Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:
A maila: 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutxienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta 30 euro (bigarrena).
B maila: 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta 70 euro (bigarrena).
C maila: 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta 120 euro (bigarrena).
Eta D maila: 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta 150 euro (bigarrena).
Bertsoak hona bidaliko dira:Berako Kultur etxea, Baztan-Bidasoako XXVII. Bertsopaper Lehiaketa, Eztegara pasealekua, 11, 31.780 Bera (Nafarroa)
Bertsoak onartuak izateko izenburua eta adina eramanen dute bakarrik agerian. Bertze gutun-azal itxi batean bertsoen izenburua paratuko da azalean, eta barrenean egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa.
Sariak Berako Kultur Etxean ekainaren 6an, arratsaldeko 18:00etan banatuko dira.
