2008an, UNESCO-ren labela eskuratu zuen Batekmila – Euskal munduak erakusketak. Erakusketa honek euskararen eta euskal kulturaren ezagutzera gonbidatu du hainbat herritako jendea, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, Frantzian, Espainian eta Katalunian. Orotara 14 toki desberdinetan erakutsia izan da 2007tik 2010era.
Gaur, gune berria honetan dago ikusgai multimedia erakusketa arrakastatsua. Tresna teknologiko eta interaktibo andana batek euskal mundu horien ikuspegi moderno eta berezia eskaintzen dute.
Erakusketa honek euskara eta euskal kultura ezagutzera gonbidatzen du bisitaria. Hainbat prozedura teknologiko eta interaktibo erabili dira euskal mundu horien ezohiko ikuspegi eguneratua eskaintzeko. Erakusketak gaur egungo hainbat artistaren (argazkilariak, idazleak, musikariak, errealizadoreak…) ikuspegiak biltzen ditu eta ikus-entzunezko unibertso baten bihotzean bidaia sentikorra egitera gonbidatzen gaitu, artista hauen ikuspegi gurutzatuek osatutako kaleidoskopioan zehar.
Euskal Herriko eta diasporako euskal munduak ditu aipagai hainbat hizkuntzatan. Hala, leiho bat irekitzen die hizkuntza eta kultura batek lotzen dituen nortasunei. Nola izan euskaldun gaur egun ? Zerk egiten gaitu euskaldun? Zerk egiten du euskaltasuna gaur egun?
Lau modulotan banatuak diren bideoak, argazkiak, soinuak eta testuak ikusi ahalko dituzue, eta hori 5 hizkuntzatan (euskara, frantsesa, espainola, ingelesa eta kataluniera).
Eke-k bidalita