Nontzeberri

“Bat-Batean” ikuskizunak munduko musikak eta bertsoa batuko ditu

Gaur, maiatzak 23, Bilboko Begoñako Udaltegian Bat-Batean ikuskizuna izango da 19:30ean Udaberriko Bertso Saioak programaren baitan.

Ekitaldian bertsolaritza eta mundu osoko hainbat musika uztartuko dira, tartean, samba, sona eta do tangoa. Ekimenaren xedea da “bertsolaritza beste arte modalitate batzuekin uztartzea”.

Emanaldi berezi horretan Oskar Estanga, Jon Martin, Aimar Karrika, Migel Mari Elosegi eta Etxaun Lekuek parte hartuko dute, eta musika estiloen harira, samba, sona eta tangoa entzungo dira, besteak beste.

“Udaberriko Bertso Saioak programak euskaltzaleen arteko topaleku bilakatu nahi du eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak gure Hirian burutzen duen lana bultzatu nahi du”.

Exit mobile version