Néstor Basterretxea. Artxiboa erakusketaren inaugurazioa egin zuen Artium museroak maiatzean, eta bertan, artistaren iruditeri plastiko eta bisuala erakusteko xedez, Néstor Basterretxea eta irudia programa antolatu zen, Punto de Vista Jaialdiaren eta Oteiza Museoaren elkarlanaren bidez.
Emanaldietan artistak bere paperetan jada agerian utzi zituen erabaki estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan. Artxiboa eta filmografia elkarren osagarri dira, eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dute.
Programa horren geltoki berria Hondarribia da, eta gaur berton, hango kultur etxean, Basterretxea. Zinema Mugan izeneko saioa antolatu dute.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, honako film hauek proiektatuko dira: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min), eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).
Behar diren aurkezpenak J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisarioak egingo dituzte.