Musika Bulegoak ondutako proiektua da Basque Music, eta bere xedea ondokoa da: euskal musika atzerrian sustatzea. Bada, asteon bi ekitalditan izango da: Bizkaia International Music Experience (BIME) eta Poloniako Katowiceko Womex. Bi topaleku horietan showcase bana aurkeztuko du, betiere Euskal Herriko artistak edo taldeak zabaltzeko asmoz.
Hala, Melenas (Iruñea, garage-pop) eta Los Brazos (Bilbo, rock) taldeek Bilborock aretoan joko dute, ostegunean, 22:30etik aurrera, BIME jaialdiaren baitan.
Poloniako Katowice hirian egingo den Womex ekimenean, bestalde, Makala musikari eta DJ zarauztarra eta Juan Mari Beltran musikari donostiarra eta euskal folkean aditua arituko dira, bihar eta larunbatean hurrenez hurren.
Informazio gehiago: musikabulegoa.eus.
