Zuiako Udalak landa ingurunean eta naturan kultura eta arte alorreko sorkuntza bultzatuz Jugatxi, basoaren argia proiektua egingo du ekainaren 30ean, eta uztailaren 1, 7, eta 8an, 21:30ean.
Aipaturiko proiektua hirikoak ez diren eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak sustatutako diru-laguntzetan aukeratu zen.
Land Art dinamikatan aditua den Nacho Aranteguik diseinatu du Jugatxiko ermitan eta basoan gauzatuko den ikuskizuna. Inguruarekin eta naturarekin batera sortutako emanaldi horrek musika, dantza, eskultura eta bestelako diziplinak uztartuko ditu, eta errepikaezina izango da.
Ikuskizunak ordu eta 20 minutu inguruko iraupena izango du.