Nontzeberri

“Baso bat opari” saioa, gaur Literaktum ekimenean

Lugaritz Kultur Etxean, eta Literaktum ekimenaren programazioaren barruan, Baso bat opari saioa egingo dute hainbat artistek.

“Rilkek esaten zuen bizitzarako egokiak diren organoak falta zaizkigula, eta hegaz egin nahi duten arrainak baino ez garela. Baina, beharbada, literatura izan daiteke behar dugun organo hori, gure gorputzetik kanpo dagoen arren; beharbada, literaturak igeri eta hegaz egiteko aukera eman diezaguke”.

Baso bat opari literaturatik eta kulturatik egiten den ibilbidea da, eta arte diziplina ezberdinek osatzen dute. Berez, Zubizarretak idatziriko 50 izeneko liburutik sortu da proiektua.

Hala, Patxi Zubizarretaren hitzak Joserra Senperenaren musikarekin eta Antton Valverderen ahotsarekin elkartuko dira,  bai eta Mintxo Cemillánen pinturarekin ere. Fusio horretatik sortuko den lana  ikus-entzuleari sentitzeko, igeri egiteko eta hegaz egiteko proposamena izango da.

Exit mobile version