ZirtZart Basaurik antolatzen duen Festibas banden festibalak bere zortzigarren edizioa egingo du datorren maiatzaren 21ean. Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 31ra arte dute izena emateko aukera. Musika estilo guztiak onartuko dira.
Betiko legez, jaialdiak udalerriko musika talde berriei aukera emango die zuzenean aritzeko eta beren proiektuak jendaurrean aurkezteko. Antolatzaileek, bost talde hautatuko dituzte gehienez, Basaurin zuzenean jotzeko.
Baldintza batzuk bete beharko dira: parte hartzen duten banden kideetako bat, gutxienez, Basaurin bizitzea; bestela, beharrezkoa izango da aurreko bi ikasturteetan edo aurten (2020, 2021 edo 2022) entseguak egitea Basozelai Gizarte Etxeko lokaletan.
Taldeko kideak 16 urtetik gorakoak izatea.
Antolatzaileek eskatzen duten dokumentazioa aurkeztu beharko da aipatutako data baino lehen.
Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.