BarrutiRock Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako zirkuitu musikala da. Gaur, abenduak 5 , abiatuko da berriro Nave Espacial eta Electric Sound Muchachos taldeen eskutik. Hurrengo ostegun bietan, hau da, abenduaren 12an eta 19an, aurtengo azken kontzertuak ikusteko aukera izango da Bilborock-en.
Barrutirock-en barruan, Bilboko talde eta bakarlari gazteek (15 eta 35 urte bitartekoei zuzenduta dago) euren lanak erakutsiko dituzte zuzenean.
Zirkuitu honen ezaugarrietako bat da estilo askotako taldeak aurkezten direla, eta horren erakusgarri da abenduko programazioa: pop, indie-rock, rock klasikoa, metala,….
Aurten, gainera beste joera batzuetako taldeak ere onartu dira, esaterako hip-hop egiten dutenak. 2013an, guztira, 10 kontzertu eta 22 talde izango dira zirkuituaren barruan parte hartu dutenak.
Diogun bezala, Nave Espacial eta Electric Sound Muchachos taldeak, gaurko saioan. Abenduaren 12an, 20:00etan, Bilborock-en: Somedays Out (Pop) eta La Vieja (Rock). Eta abenduaren 19an, Eate eta Winter Wake (Metal).