Nontzeberri

Barrutirock, kontzertuen zirkuitua Bilboko talde berrientzako

Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailaren ekimen honen helburua da hasten ari diren bertoko taldeak bultzatzea da.
Kontzertu horiek barrutietan egiten dira eta bertan, taldeek zuzenean erakusten dute euren lana, ikusleen aurrean esperientzia irabazten dute eta euren musika ezagutzera ematen dute.

Gaur, otsailak 23, 20:00etan, Crazy Horse aretoan, Ultimo día (rocka) eta Two mules and a Rainbow (rock klasikoa) taldeen emanaldia izango da.
Martxoan kontzertu bi programatu dira. Lehenengoa hilaren 9an izango da Ustelak eta Hate Mondays taldeekin, Bilborocken, 20:00etan. Azken kontzertua Errekalde auzoan izango da, martxoaren 23an, eta Ukabila metal taldeak eta Gazte Gogorrak punk taldeak joko dute, 21:30ean, Elexabarriko ikastetxean.

Programa hau joan den udaberrian hasi zenetik 22 talde berrik jo dute Bilboko areto desberdinetan.

Bilborock-ek bidalita

Exit mobile version