Nontzeberri

“Barruko paisaia” erakusketa, Yimby Sota aretoan

Gonzaga Gómez-Cortázar argazkilariaren obraren lagin batekin osatu da, ekainera bitartean, Bilboko Sota eraikuntzan dagoen Yimby aretoan abiatu den erakusketa: Paisaje Interior. Iñigo Unzuetaren In the Box eta Juan Muguruzaren Palmeras erakusketen ostekoa da honakoa.

Inguru naturalak, intimista eta kontenplaziorako egokiak dira obra horretako paisaien iturburua. Argazkiak, Almeriako Sierra María-Los Vélez-eko eta Bertizko Parke Naturaletan harrapatu zituen ikus-entzunezkoetan eta zineman lizentziaturik dagoen egileak. Argazkilari gisan Espainian eta Marokon ibili da batez ere, baina bere obrak Italia, Australia, India eta Turkian erakutsi dira.

Bere lana eguzkiaren argitasunean eta denboraren efimerotasunean oinarritzen da. Eta bere sorkuntzan oso toki berezia izaten dute bidaiak, esplorazioak, eta giro berri eta pertsonekiko interakzioak. Emaitza itzalaren eta argiaren arteko borrokan datza.

Exit mobile version