Nontzeberri

“Barrika on air”, banden eta disko jartzaileen lehiaketa

Barrika on air musika taldeen eta disko jartzaileen lehiaketaren estreinako edizioa abian da. Ekimena Barrikako Udal Kultur Guneak antolatu du, eta sei sari banatuko ditu. Izena emateko epea maiatzaren 4an amaituko da.

Banden kategorian, ondoko sariak banatuko dira: lehenengo saria, 500 euroko musika-trebakuntza, eta 250 euro musika-produktuetan; bigarren saria, estudioko lau kantu grabatzeko aukera eta hirugarren saria, estudioko bi kantu grabatzeko aukera. Aipamen berezi bat ere izango da, eta aipamen hori jasoko duen taldeak Golfo Norte tabernan joko du.

Disko jartzaileen harira, sariak hauexek izango dira: lehenengo saria, 150 euroko musika-trebakuntza, eta 200 euro musika-produktuetan; bigarren saria eta hirugarren sariak berdinak izango dira, REMIX edo REMASH UP estudio profesionalean, eta azkenik, modalitate honetan ere aipamen berezia izango da: Milagros tabernan DJ saio bat egitea.

Hori gutxi balitz bezala, ikus-entzuleen saria ere izango da, 150 eurokoa.

Lehiaketako kontzertuak Barrikan egingo dira, ekainaren 20an, eta egun horretan Gose taldeak ere joko du.

Informazio gehiago: letamina.com.

Exit mobile version