Lizarran, Donamarian, Beran, Barañainen eta Altsasun antolatutako saioekin hasi zen joan den asteburuan Bardoak ekimena.
Lizarran, Lizarrako kardoek koadrila (Aitor Irazustabarrena, Pello Etxaniz, Cesar Etxeberria, Mikel Pinillos, Ander Aranburu eta Egoitz Galarza), Barañain/Berriozarko Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Robles, Manex Mailharin, Mikel Lasarte eta Ainara Ieregi) talde gaztearekin lehiatu ziren. Azkenean, talde bisitariak lortu zuen puntu irabazlea.
Donamarian, etxeko Iluminatiums (Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo) eta Pirini Bardó (Aitor Zazpe, Ibai Carballo, Karine Etxeberri eta Fernando Ziganda) neurtu ziren. Berako Kataku ostatuan 40 entzule inguru bildu ziren bertako Larungo antenak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Aitor Elexpuru) eta Bi dozena (Joana Ziganda, Luis Mari Larreta eta Juan Mari Irastortza) taldeak entzuteko. Puntu irabazlea beratarrek jaso zuten.
Iruñerrian, Barañaingo Haizea elkartean jokatu zen eguneko azken saioa: Barañaingo Barañetek (Ander Baiano, Mintxo Astiz, Iñigo Aranguren eta Sahats Aleman) eta Lesakako Tantirubertso (Eneko Fernandez, Maddalen Lopez eta Ioar Tainta). Azkenean, lesakarrentzat izan zen puntu irabazlea.
Larunbatean, Altsasun Bota lasai taldea eta Iruñeko Xirristi Drimtim izan ziren kantuan (Unai Uberetagoena, Xabier Zarraluki eta Migel Anjel Ortiz de Guzman).
Bardoak ekimenak beste sei saiorekin jarraituko du asteburu honetan. Iruñerrian hiru saio jokatuko dira; Berriozarren ostiralean eta Iruñean ostiral zein igandean. Hauekin batera, Leitzan ostiralean eta Lesakan igandean bi saio eginen dira.
Txapelketaren gaineko informazio guztia (argazkiak, albisteak, bideoetarako loturak…) www.bertsozale.eus atarian ikusgai dago.
