Bardoak taldekako txapelketak bigarren faseko azken lau saioak, joan den asteburuan jokatu ziren Igantzi, Leitza eta bi Iruñean.
Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze Maldikoak eta Leitzako Harrapazank taldeak sailkatu dira apirilaren 12an Lesakan eginen den finalerako.
Iruñeko 12 obario eta 11 pedrada taldeak eta Leitzako Harrapazank taldeek haien lehen saioa izan zuten ostiralean Iruñean. Puntua leitzarrek eraman zuten. Gero, Igantzin izan zen asteburu luzeko bigarren hitzordua. Bertan, haien bigarren saioa zuten Lesakako Zortziko haundiena eta Baztango Lepatanatuek 2 taldeek. Baztandarrek lortu zuten jokoan zen puntua eta finalerako sailkatzea.
Larunbatean berriro ere Iruñeak hartu zituen Bardoak. Iruñeko Bertze Maldikoak eta Baztan-Malerrekako Etxeko kontuk taldeek bigarren saio egin zuten. Etxekoentzat izan zen puntua, baita finalerako sailkatzea ere.
Azkenik, igandean jokatu zen azken saioa, Leitzako gaztetxean, 60 entzuleren aurrean. Harrapazank eta 12 obario eta 11 pedrada izan ziren kantuan. Leitzarrek eraman zuten puntua eta haiek dira finalerako sailkatu den hirugarren taldea.
Horrenbestez, hiru taldek abestuko dute apirilaren 12an Lesakako frontoian, Bardoak taldekako ekimenaren finalean: Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze Maldikoak eta Leitzako Harrapazank.