Bardoen bigarren fasea asteburuan jokatuko da eta horretarako lau saio programatu dira. Saiook behin eginda, bigarren fasea amaitu eta erabakita geratuko da martxoaren 19an, Etxarri-Aranazko finalean nortzuk hartuko duten parte.
Hala, bihar bertan, hiru saio eskainiko dira Igantzin, Iruñean eta Etxarri-Aranatzen. Igantziko Biltoki elkartean, 19:30ean, Lesakako Unibertsolariak eta Leitzako Atekaberts bilduko dira. Ordu berean, Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegi Kultur Etxean bertso-merendua antolatuko da Iruñeko Obario Maldikoak eta Barañaingo Hiru garabardo eta pintxo bat taldeekin. Saioon ostean, bi talde finalisten izenak erabakita geratuko dira.
Gauean, 22:00etan eta Etxarri-Aranazko gaztetxean Einnekin eta Berako Larungo antenak arituko dira. Martxoaren 5ean larunbatean, azken saioa jokatuko da Berako Kataku ostatuan. Larungo antenak eta Einnekin taldeek haien itzuliko saioa jokatuko dute.
