Nontzeberri

Bardoak Leitzan bilduko dira gaur

BaraƱainen jokatutako saioaren ostean, bigarren faseak Leitzan juntatuko ditu herriko Atekaberts eta Lesakako Unibertsolariak taldeak. Gaur berton jokatuko da saioa Leitzako Atekabeltz gaztetxean, 22:00etatik aurrera. Etxeko taldean Migel Mari Elosegi Luze, Joanes Illarregi eta Xabat Ilarregi bertsolari gazteak arituko dira kantuan, eta Lesakako taldean Iban Garro, Josu Sanjurjo, Jon Silveira eta Joxe Juan Zubieta Etxabe.

Bietatik irabazle suertatzen denak finalera sailkatzeko pausu erdi bat emango du, baina beti ere martxoaren 4an Igantzin eginen den itzuliko bertso-saioan erabakiko da bi talde hauetatik zein ariko den Etxarri-Aranazko finalean.

Datorren asteburuan Bardoek lau saio egingo dituzte IruƱean, Igantzin, Etxarri-Aranatzen eta Beran.

Exit mobile version