Baratza aretoaren Urteurrena Fest abenduaren 19tik 21era egingo da.
“Dozena urte dira Garazi eta Unai Lopez de Armentia arte bizien proiektu honetan murgilduko zirela. Urte hauetan zehar, kultura eta norbere ezagutza eta topaleku bihurtu dute Baratza, Auzoarekin sarea sortu eta komunitatea ehuntzeaz gain”.
Programazio ederra atondu dute. Abenduaren 19an, 19:30ean, dancehall female tailerra izango da Patt Canhotoren eskutik. Dantzaren bidez jabekuntza, komunitate eta gorputzaren ospakizunerako espazioak sortuko ditu. Ondoren, 20:30ak aldera, Vitamlyn eta Patt Canhotok osatutako Malandras kulturanitzeko bikote queerrak ikuskizuna eskainiko du.
Abenduaren 20an, 20:00etan, Macarena Recuerda konpainiak Pelikula bat balitz lana aurkeztuko du, zinemako soinuak antzerki-eszenaren inguruan pentsatzeko dituen aukerak esploratzen dituen lana.
Azken egunean, Parasite Kolektiboa konpainiak amaiera emango dio jaialdiari Oracle Island antzezlanarekin, 19:00etan. Marina Suarez, Helena Wilhelmsson eta Hannah Whelan protagonistak dira bertan.
Jakingarri guztiak Baratza aretoan dituzue.
