Nontzeberri

“Banden Lehia”, talde amateurrentzako aukera

Talde bat izanez gero, gehienez disko bat grabatuta eta euskaraz abestutako bi kantu, Banden Lehia izeneko lehiaketan parte hartzeko aukera duzue.

Lehiaketaren helburu nagusia euskara sustatzea da: “musikaren alorrean kasu honetan. Horretarako online plataforma bat jartzen dugu martxan, musika taldeen parte hartzea bideratzeko eta urteko euskal musika talde amateurrik onena saritzeko. Hori dela eta, lehiaketarekin zerikusia duen zeinahi euskarritan iruzkinak euskaraz egotea da gure nahia”.

Sariak asko dira, tartean, BBK Live jaialdian jotzea edo Baga-Biga diskoetxearekin disko bat argitaratzea. Horretarako, bandaren profila sortu behar da bandabeat.com webgunean (epemuga azaroaren 14a da). Lehiaketak bi fase izango ditu: lehenengoa Internet bidez egingo da, eta bigarrena, zuzeneko ekitaldi batetan.

Epaimahia Ritxi Aizpuruk Baga Biga diskoetxeko koordinatzaileak, Pablo Cabeza kazetariak,  Peio Reparaz musikari gazteak eta Last Tour Internacional agentziak osatuko dute.

Informazio guztia bandalehia.com webgunean jasotzen da.

Exit mobile version