Nontzeberri

Balmaseda bertsoz beterik

Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko sariketaren finala jokatu ziren goizean Balmasedan, 18 urtetik beherakoen bertso sariketak. 200 gaztetik gora elkartu ziren Balmasedako frontoian.

Ostean, bat-bateko finala jokatu zen 11:30ean Klaret Antzokian. Aurten 35 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira.
Bizkaiko 18 urtetik beherakoek parte hartu zuten, bi mailatan: idatzizkoan eta bat-batean. Honakoak izan ziren bertan: Amaiur Atxa (Areatza), Ander Sarriugarte (Durango), Bittor Altube (Abadiño), Gorka Pagonabarraga (Durango), Iruri Altzerreka (Berriz), Maddi Egiguren (Santutxu), Maite Sarasola (Deustu) eta Peru Irastorza (Getxo).
Gorka Pagonabarragak batu zituen puntu gehien, eta 2018ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu zuen. Txapela Miren Amuriza bertsolariak ipini zion txapeldunari.

Goizean eskolarteko sariketak jokatu ostean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioa izan zen. Saioko irabazlea Aitor Bizkarra Ruiz izan zen, 196,5 punturekin.

Exit mobile version