Nontzeberri

Balendin Enbeita XI. bertso-paper lehiaketa

Getxoko Udalaren laguntzarekin, ALBEk, Algortako Bertsolari Eskolak, urte birik behin izaten den Balendin Enbeita bertso paper lehiaketarako deialdia egin du. Lanak aurkezteko epea urriaren 18ra arte izango da.

Edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte, adinaren arabera, bi ataletan bereizita. Gazteena 18 urtera artekoentzat (6-10 bertso) izango da eta helduena 19 urtetik gorakoentzat (8-12 bertso). Parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake, gaia, neurria eta doinua libreak direlarik, eta guztiak berriak izan behar dute, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

Helduentzako lehenengo saria txapela, 900€ eta garaikurra izango da, eta bigarrena 600€ eta garaikurra. Gazteentzako atalean, lehenengo saria txapela, 200€ eta garaikurra izango da, eta bigarrena 100€ eta garaikurra.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago www.getxo.net webgunean duzue.

Exit mobile version