Nontzeberri

Balear Irletako Mostros punk rock taldeak Euskal Herrian joko du asteburuan

Mostros Bermeoko Nuntxaku Zentroan izango dira ostiralean Humilitate (hardcroe eta trash, Zarautz) eta Powerflip (hardcore eta punk, Bermeo) 22:00etan. Biharamunean berriz, Mallorcakoak Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan izango dira Las hijas de la evasión (punk gordina, Urretxu) taldearekin batera 22:30etatik aurrera.

Ez da hau Mostrosek Euskal Herria bisitatzen duen estreinako aldia, aurretik, besteak beste, Lezoko Txerrimuño, Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika, Bermeoko Aritzatxu Rock jaialdian izan zen. Maky, Larry, Alejo eta Juanmi (Cerebros Exprimidos ohia) dira taldea osatzen duten musikariak. 2000.urtean sorturiko taldeak ibilbide luzea egin du Argentinan, Espainian eta Europan barrena birak eginez. 2 CD, LP bat eta split ep bat atera dituzte eta beraiek dira Flying Peluca izeneko diskoetxearen atzean dabiltzanak. Zuzenean ikusi dituztenek badakite zertaz ari garen: hasieratik bukaeraraino arnasa hartzeko tarterik usten ez duen punk&roll festa .

Putzuzulok bidalita

Exit mobile version