Nontzeberri

“Baleak ikusi ditut”, Javier de Isusiren komiki berria

Javier Isusi komiki-egile bilbotarraren lan berria, Baleak ikusi ditut (Astiberri), euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Argitaletxeak jakinarazi duenez, “Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkada zurrunbilotsuen ikuspegi zabala” jasotzen du.

Proventzako espetxe batean elkar ezagutu duten Emanuel eta Josuren istorioa kontatzen du komikiak: bata etakidea da, bestea, ordea, GALeko kide ohia. Hirugarren pertsonaia bat ere bada: Josuren lagun eta kartzela horretatik mila kilometro ingurua bizi den Josu, zeinak aita galdu zuen ETAren ekintza baten ondorioz, duela 25 urte.

Autoreak dokumentazio lan handia egin du, baina ez du narrazio historiko edo kazetaritzako kronika bat egin nahi izan: “Komikian agertzen diren pertsonaiak asmatutakoak dira, eta ondo dokumentatu naizen arren, neure barnean egin dut bilaketa handiena: nola sentituko nintzateke halako egoera batean banengo? Horixe da neure buruari etengabe egiten nion galdera, pertsonaien larruan sartu nahi nuenean”.

Bilbotar egileak ondokoa gaineratu du: “muga eta baldintza politiko, sozial eta pertsonal askoren ondorioz, erabaki nuen berez atera behar zitzaidala istorio hau, bestela ez nuela kontatuko”.

Exit mobile version