Bakioko Udalak, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Musika Astea antolatu dute aurten ere. Aurtengo ekimenak XXIX. edizioa beteko du, eta uztailaren 14tik 17ra burutuko da lau kontzerturekin, Andra Mari Parrokian, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Bihar bertan zabalduko dira musika-jardunaldion ateak Julio Gergelk zuzentzen duen Bilboko Koral Elkartea jasotzeko.
Hurrengo egunean, Guitarrarte taldeak hartuko du parte. Bertan, Cristina Sanchez arparekin eta Silvia Gutierrez gitarrarekin, topatuko dituzue.
Ostegunean, uztailaren 16an, Unai Errechok zuzentzen duen Euskadi Brass taldearen txanda izango da, eta azkenik, uztailaren 17an, Virginia Gonzalo, (klabezina), Ander Berrojalbiz (biolina), Maider López (biola) hirukoteak osatzen duen Khantoria entzuteko parada izango da.