Nontzeberri

Bakioko XXIV. Musika Astea

Urtero lez, eta bertan esaten den bezala, garagarrileko aste batean, Bakio herriak musika berezia hartzen du. Hala, ekimen honen XXIV. edizioa izango da aurtengoa, eta 14an hasi egingo da.
Egun horretan Ana Uriartek zuzentzen duen Bios Kamara Orkestra
arituko da Parrokian, 20:00etan. Bertako solistak Nuria Orbea eta Ainhoa Zubillaga izango dira. Hauen ostean Basilio Astulez-ek zuzentzen duen Vocalia taldearen txanda izango da.

Hurrengo egunean, uztailak 15, Parrokian, 20:00etan, Trío Passamezzo Antico taldea arituko da, Italiako barrokoan fantasia eta asmakuntza musikalak ekarriz.
Uztailaren 16an, toki eta ordu berean jazza izango da protagonista Jon Urrutia Jazz Hirukotearekin. Hirukotearen jatorrizko konposizioak entzun hala izango dituzue (Happy Song, Biking in Central Park, El hombre de las Sandías, etab.) eta jazz hirukotearentzat moldatutako klasikoak ere, tartean Johann Sebastian Bach-en melodiak.

Azkenik, uztailaren 16an, Probalekuan, 22:30ean, Txatarreria Keaton taldearen bidez, zine eta musikaz gozatu ahal izango duzue. Txatarreria Keaton zinema ulertzeko era bateri egindako omenaldi apala da. Txatarreria Keatonek gau ahaztezin bat pasatzera gonbidatzen zaituzte, antzinako ohiturei jarraituz, Buster Keatonek interpretatutako eta zuzendutako filmen aukeraketa bati esker. Arturo Blascok, Nika Bitchiashvilik, Alex Ruiz de Azuak eta Bingen Mendizabalek zuzenean inprobisatzen dute 20ko hamarkadako urte zoroetan egindako filmen soinu banda. Entretenimendua, kalitatea, originaltasuna, eta dibertsioa ziurtatuta daude.

Bakioko Kultur Etxeak bidalita

Exit mobile version