Nontzeberri

BAI, 3 urtetako antzerki ikasketak

Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) 12 irakasle finkok osatzen duten antzerki ikastetxeak, hiru urtetako ikasketak eskaintzen ditu. Orain matrikula epea ireki egin du eta irailera arte egongo da zabalik.

Ondoren izendatzen diren moduluak, asteko derrigorrezko bost egunetan ematen dira, 10:00etatik 14:00etara, 2 lauhilekotan banatuta.
Arlo desberdinek osatzen dituzte moduluak: arlo fisiko (dantza, aktorearen esgrima, antzerki fisikoa eta akrobazia, aktorearen entrenamendua); ahotsaren arloa (ahotsa eta kantua); interpretazioa arloa (interpretazioa, inprobisatze matcha, ikerkuntza eszenikoa, klown, joko dramatikoa, testu teatrala, kale antzerkia; arlo teorikoa (antzerkiaren historia, antzerki teoria eta idazketa dramatikoa).

Azkeneko ikasturte osagarrian hobekuntza ikastaroak eta urte osoko muntaia baten sorrerarako tailerra egiten dira eta internet, liburutegi (1500 antzezlan) eta bideotegi (150 ale) zerbitzuez ere balia daiteke ikaslea.
Ikasleak Adierazpenaren Pedagogiari buruzko ikastaro bat ere jaso dezake, ikaspenok Barakaldoko udalarekin hitzartutako ekimen batetan erabiliz, herriko ikastetxeetan antzerki monitore legez .

Nahiz eta Euskadin ikasketok arautu gabeak izan, ikastetxeak Leedseko Unibertsitatearekin sinatu berri duen akordioak, ikasketak bukatzerakoan balidazio ikastaro bat egin ostean, goi mailako gradu titulu bat lortzeko aukera ematen die ikasleei. Eta badago eskolan ikasle eta ikasle ohien erakunde bat eta baita lan poltsa bat ere, ikasleei lan mundurako bidea errazten diena.

Informazio guztia hemen begiratu hala duzue.

Exit mobile version