Nontzeberri

“BAD”, eszena garaikideena

BAD, Bilbao Antzerki eta Dantza Garaikidearen 22. edizioa gaur berton, hilak 15, hasiko da. Hilaren 25era arte iraungo duen ekimenean 19 konpainia arituko dira. Jaialdiak guztira erabateko estreinaldia diren bost ikuskizun eta Euskal Herrian estreinaldiak diren beste sei bilduko ditu.

Bilboko Udalak antolatutako jaialdian 13 euskal konpainia arituko dira, kanpoko beste sei talderekin batera. Talde horiek Bilboko eszena garaikidearen erreferenteak diren espazioetan plazaratuko dituzte pieza guztiak: Bilborock aretoa, Campos Antzokia eta bere Kupula Aretoa, Harrobia, Berreginen Museoa eta La Fundicion.

Programazio eszenikoa gaur, urriaren 15ean, hasiko da Campos Antzokian. Bertan bi muntaia izango dira, bi euskal konpainiaren eskutik: Larutan Danza taldeak Taito-Ku aurkeztuko du, Maria Andres koreografoarena, 19:30ean; eta Artedramak Zaldi Urdina obra arrakastatsua oholtzaratuko du.

Edizio berri honetan, jaialdia eskaintza eszeniko hutsetik haratago zabaltzen da, eta profesionalak prestatzeko jardunaldiak ere eskaintzen ditu. Hala, urriaren 16an eLearning delakoari buruzko hitzaldia egingo da San Frantziskoko Udaltegian, eta Floriana Schiavonek eta Catalina Arciniegasek emango dute. Larunbatean, hilak 17, ADDEk eta ADDE Hezkuntza Batzordeak antolatuta, EDADEI 2 on line-BAD BILBAO JAIALDIA-Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa 2. Topaketa egingo da.

Jaialdiaren programazioari buruzko informazio guztia esteka honetan dago.

Exit mobile version