Nontzeberri

BAD Bilbao Jaialdiaren XXVIII. ediziorako hilabetea falta da

Urriaren 15etik 25era bitartean izango da Bilboko Udalak antolatutako BAD Bilbao Jaialdiaren XXVIII. edizioa. Bertan antzerkia, dantza eta dramaturgia berrien proposamen berritzaile eta anitzenak eskainiko dizkie herritarrei La Fundición, Harrobia Eskena, Bilborock, Campos Antzokiko Kupula Aretoa eta Dantzerti espazioetan. Gainera Jaialdiaren esparruan, EDADEI 6 Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa uztartzen dituen Bitartekaritza Eszenikoaren Topaketen seigarren edizioa egingo da, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, bultzatuta.

Aurten, 17 konpainiak hartuko dute parte BAD Bilbaon: sei Euskal Herrikoak, zazpi estatukoak eta lau nazioartekoak. Programazioaren barruan sei estreinaldi absolutu, estatu mailako estreinaldi bat eta Euskadiko lau estreinaldi izango dira.
Bi emanaldi euskaraz egingo dira, biak Harrobian, urriaren 22an (osteguna) eta 23an (ostirala), hurrenez hurren.

Jaialdiaren esparruan ere, Bilbaoeszenan dauden artistak 2026 izeneko deialdian hautatutako artista batzuen proiektuak aurkeztuko dira urriaren 17an, La Fundición aretoan: Sleepwalk Collectiveren Actos reflejos eta Angela Millanoren Orro dira.

Jaialdia “proposamen eszeniko berritzaile eta anitzen erakusleiho nagusia izatera iritsi da Euskadin, eta lengoaia berrien aldeko apustua egin du, ikusleak harritu eta eszena garaikidera hurbiltzeko helburuarekin”.

Exit mobile version