Nontzeberri

B.B. King blues mitoak zabalduko du Jazzaldia

Bluesaren Erregeak zabalduko Donostiako Jazzaldia Zurriolako Agertoki Berdeko emanaldi jendetsuan, uztailaren 21ean. Bluesman-arekin batera Staff Benda Bilili, Eivind Aarset, Elephant 9, eta Tucson Jazz Institute Ellington Band izango dira. Jazz ekimenak uztailaren 25era bitartean iraungo du.

BB King, baina, ez da Jazzaldian izango den izar bakarra, artista handi anitz eta estilo askotakoak izango baitira. Halere, musikari gazteek ere euren tokia izango dute. “ (Jazzaldia) askotarikoa, desberdina, kalitatekoa, jazzeko izen mitikoak eta balio gazteak biltzen dituena”.

Honatx jazz jaialdi ospetsuak hartuko dituen beste izar batzuen izenak: Dave Douglas, gaur egungo tronpeta jotzaile handiena; Mavis Staples, gospela, bluesa eta soula, emakume bakar batean; Cyndi Lauper, bere blues zintzo, sentituarekin; Cassandra Wilson, bakarra, abeslari itzela; Charlie Haden-en Quartet West, jazzaren historiako laukote gailenetako bat; eta Chick Corea, Stanley Clarke eta Lenny White.

Aurten, nobedade gisa, Jazzaldia San Telmo Museora sartuko da hiru gautan. “Programazio askotarikoa prestatu da, kosmopolita –etxeko marka–, azken joerak dakartzana, eta aukera eskainiko dute Museoko aretoak eta erakusketak gauez ikusteko”.

Laster, berrikuntza gehiago iragarriko dituzte antolatzaileek, esaterako, Agertoki Berdeko programazioa, aurten indie musikari eskainia. Orain arte zabaldu dituzten xehetasun guztiak Jazzaldiaren webgunean jasotzen dira.

Exit mobile version