Montehermoso Kulturuneak eta UPV/EHUk egindako deialdian hautatutako proiektuen erakusketa da Aztarnak. Deialdi horren xedea ikaste prozesuan dauden artisten proiektuak argitara ateratzea da. Gaur bertan inauguratuko da.
Deialdia ikasketa akademiko eta lan munduaren arteko esparruan dagoen bigarren zikloko eta doktoretzako ikasleentzat egiten da, eta Montehermoso Kulturuneak 3.600 euroz hornitzen du deialdia hautatzen diren proiektuen egileen artean banatzeko.
Aurtengo deialdian hautatu direnak, honakoak izan dira:
LTFS 10/10 lana, Aranzazu Temprano ( Bilbo, 1988) artistarena. Gaur egun, UPV/EHUn, Zeramika: Artea eta eginkizuna masterra egiten ari da.
Revelar, Maite Pinto (Logroño, 1993) artistarena. Gaur egun, UPV/EHUn Arteko Gradua ikasten ari da.
Nerea de Diegoren (Iruñea, 1974) Kolekzioaren Eszenaratzea; UPV/EHUko Ikerketa eta Sormena Artean masterra egiten ari da.
Karla Tobar (Quito, 1981) artistaren <Scanning Echoes> (2015); UPV/EHUko doktorego programaren Ikerketa eta Sormena Artean egiten ari da.
Prozesu naturaletan ez dago deliturik (2015) izeneko lana, Miriam Isasirena da (Gasteiz, 1981). Gaur egun, UPV-EHUn doktorego tesiaren idazketa egiten ari da.
Azkenik, Grane, ene zaldia, zu agurtzen zaitut! (2015) Asensio Martinez Soler-ena da (Valencia, 1988). Gaur egun, UPV/EHUko Zeramika: Artea eta eginkizuna masterra egiten ari da.
Erakusketa espezifikoa da, eta lehen aldiz proiektuak ikusgai daude. Erakusketa uztailaren 3tik irailaren 6ra bitartean ikusi ahalko da.