Ekainaren 5etik 7ra Aztarna Beltza jaialdia egingo da Murgian, eta musika-, kultura- eta familia-jarduerez gozatzeko aukera egongo da bertako Bea-Murgia plazan eta Villa Jesusako lorategietan.
Asteburu honetan, Murgiako kaleak erritmo eta ekimen kulturalez beteko da DJ saioak, haurrentzako jarduerak eta adin guztientzako kultur proposamenak bilduko dituen egitarau baten bidez.
Barikuan abiatuko da ekimena 20:00etan Ekitxirrigurdi DJs taldearen erritmoarekin. Hurrengo egunean ere musika izango da protagonista Dr Sax, Maite Colás eta Jon Bellidoren emanaldiekin. Geroago ere, 21:00etan, Jhana Beaten zuzeneko eta bere musika proposamen bereziarekin dantza egiteko abagunea egongo da. Horren ostean, Reggae eta Dub taldeen erritmoan ere dantzak jarraipena izango du.
Azkenik, igandean, Udaberria Gospelen proposamen musikalarekin hasiko da goiza, eta eguerdian, jaialdiari amaiera emango zaio June musikariaren emanaldiarekin.
Musikaz gain, familia osoaren gozamenerako hainbat jarduera izango dira asteburuan zehar: Repair Taberna ekimena, Arantza Corderoren ipuin-saioa, Yoga tailerrak familian eta Murgiako Eztiaren Museora bisita gidatua.
